Gitarra doinuek Ateneo astinduko dute ostera

Anboto 2022ko mai. 20a, 09:49

Sacco.

Oki Moki eta Sacco taldeek kontzertua eskainiko dute gaur elorrioko Ateneon; 22:30ean hasiko da. 

Sacco hirukoteak post-hardcore doinuak jorratzen ditu eta Basa dis- koa aurkeztuko du; zortzi urteren ondoren kaleratu dute euren bigarren lana, hau ere Bidehuts zigiluagaz. Gaueko bigarren taldea Oki Moki gipuzkoarrak izango dira. Paula Estevezek eta Aritz Aranburuk osatzen dute taldea (orain hirukotea dira). Post punk itsaskorra eta garage doinuak nagusitzen dira euren lehenengo lanean; Working Class Pop debuteko lana Flexi Discoc zigilu valentzia- rragaz kaleratu zuten, 2020an.

Kontzertua 22:30ean hasiko da eta sarrera zortzi euroan salduko dute [kontsumizio bat barne]. Denboraldiko hirugarren kontzertua hurrengo zapatuan izango da, maiatzaren 28an. Han elorriarrek bigarren diskoa aur- keztuko dute bertan, Giante gasteiztarrekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!