Artista horiek inkontzientea irudimenaren iturria dela erakutsi gura zuten", azaldu dute Logelako kideek. Multimediaren eta dantzaren bitartez, Pablo Picasso, Dora Maar, Joan Miró, Salvador Dalí eta beste zenbait artistaren munduan murgiltzera gonbidatuko dute ikuslea. "Margolanek, argazkiek eta eskulturek bizitza propioa hartuko dute dantzaren eta bideoproiekzioen bitartez", diote. Emanaldia gaur izango da, maiatzak 13, 20:00etan.
Logelak eta Circle of Trustek elkarregaz sortu duten seigarren lana da hau. Aurretik, Klonk, Papiro...flexia, Divenire, Nagare eta Codice obrak sortu dituzte elkarregaz. Circle of Trust Zaragozan (Espainia) sortu zen, 2002an, eta hip hop kultura sustatzea da euren helburuetariko bat. Su(i)rrealismoren kasuan, Alberto Pardo 'Extremo' arduratu da koreografia zuzendaritzaz; Pardo munduko breaker handienetariko bat da. Dantzan Abel Escribanok, Diego Bayonak, Marcos Pardok eta Carmina Gimenok egingo dute. Logela kolorez beteriko unibertso multimedia sortzeaz arduratu da. Bideo sorkuntzek, dantzariek, espazio eszenikoak eta argiak elkarri eragiten diote.