Elorrioko Udaleko Berdintasun Sailak ikerketa bat jarri du abian "Elorrioko LGTBI+ mugimenduaren genealogia" egiteko. Ikerketaren helburua, LGTBI+ pertsonen bizipenak, ezagutzak eta kontakizunak ezagutzea da. Hori on-line inkesten bitartez eta elkarrizketen bidez egingo dute.
"Ekimen horren bitartez, Elorrioko Udalak araupeko sexu-orientazioa edo genero-identitaea ez duten pertsonen ondarea berreskuratu gura du; jasan dituzten edo jasaten ari diren diskriminazioak euren bizipenetatik, ahotsetik eta jokabide aktibotik identifikatu eta Elorrioko bizitza sozial, politiko eta kulturalean egindako ekarpenak ikusarazi gura ditu", azaldu du Alazne Mendizabal zinegotziak.