Bi urteko etenaren ostean Kainaberak antolatutako hitzaldi zikloa bueltan da

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 2a, 11:42

Ukraina, zaintza-sistema, koronabirusa eta afrika eta ekialde hurbila izango dituzte berbagai.

Urte biko etenaren ostean, gaurkotasuneko eta giza intereseko gaiak landu asmoz hitzaldi zikloa antolatu du Elorrioko Kainabera elkarteak. Hitzaldi zikloari hasiera maiatzaren 4an emango diote, 19:00etan Iturri Kultur Etxean, 'Ukraina, ekaitz perfektua hemen da' hitzaldiagaz. Hizlariak Gonzalo Fernandez eta Juan Hernandez izango dira. 

Maitzaren 11n, berriz, Izaskun Duquek 'Zaintza-sistema baterantz' berbaldia eskainiko du, 19:00etan Jubilatuen Etxean. Eta maiatzaren 18an, Juan Luis Uriak 'Sars-Cov2'aren inguruan hitz egingo du Iturri Kultur Etxean. 

Hitzaldi zikloari amaiera, 'Afrika eta Ekialde Hurbila' emango diote amaiera. Hau maiatzaren 25ean izango da, 19:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!