Gizonezko bat atxilotu dute Elorrion laguntza sozialetan 205.000 euroko iruzurra egitea egotzita

Anboto 2022ko mai. 2a, 08:30

Artxiboko irudia.

Iruzur egin, dokumentuak faltsutu eta identitatea usurpatzea egotzita atxilotu dute. 

Joan zen barikuan Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Elorrion. Gainera, atxilotuaren bikotekidea, 48 urteko emakumezkoa, ere ikertzen dabiltza. 

Ertzaintzak prentsa ohar bidez azaldu duenez, gizarte-laguntzak jasotzeko iruzurra gutxienez duela hamar urtetik ari zen egiten. Ertzaintzaren hitzetan, inplikatuek pasaporte ezberdinak erabiltzen zituzten eta horrela laguntzak bikoiztuta jasotzen zituzten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!