Elorrioko Udalak Uztaila Oparo 2022ren programa postontzietan banatuko du

Anboto 2022ko api. 29a, 08:00

Datorren astean egingo dute Uztaila Oparako liburuxkaren banaketa. 

Elorrioko Udalak dena prest du herriko umeei zuzendutako Uztaila Oparo jarduerak martxan jartzeko. Aurten udalak antolatutako ekintzei (herri kanpamentua, umeentzako igeriketa ikastaro trinkoak, gazteentzako jarduerak) Elorrioko Txintxirri Ikastolak, Elorrio K.E.k eta Elorrioko Errugbi taldeak proposatutako ekintzak gehituko zaizkie. 

Informazio liburuxka datorren astean argitaratu eta banatuko du Elorrioko Udalak. Bertan azalduko dira programako jarduerak, datak, ordutegiak...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!