[BIDEOA]: Pirinioetako Bidearen aurkezpena egingo du Elorrioko Gure Eskuk

Anboto 2022ko api. 25a, 13:56

Uztailaren 2an Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzeko mobilizazio bat antolatu du Gure Esku dinamikak, Kataluniako beste plataforma batzuekin batera. 

Ekimen horren berri emateko aurkezpena egingo du Elorrioko Gure Eskuk. Eguaztenean, apirilak 27, 19:00etan egingo dute aurkezpena Iturri Kultur Etxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!