Marrazketa ikastaroa antolatu dute 16 urtetik gorakoentzat Elorrion

Anboto 2022ko api. 12a, 18:24

Elorrioko Udalak marrazketa ikastaroa antolatu du maiatzerako, 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta. Iturri kultur etxean emango da ikastaroa, bost saiotan banatuta. 

Astelehenero izango dira eskolak, 18:30etik 20:00etara, eta marrazkizaleek diziplina horretako teknikak ikasi eta hobetu ahal izango dituzte. Zabalik dago izena emateko epea, apirilaren 28ra bitartean Iturri kultur etxean bertan. Ikastaroa egiteko 25 euro ordaindu beharko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!