Lehen sektorea bultzatzeko diru-laguntzak emango dituzte Elorrion

Anboto 2022ko api. 11a, 11:23

Elorrioko Udalak 9.000 euro bideratuko ditu lehen sektorea indartzeko diru-laguntzera. Apirilaren 25era arte egin daiteke laguntza-eskabidea. Bestalde, auzolana sustatzeko 3.000 euroko diru-poltsa gorde du udalak. 

Elorrioko Udalak lehen sektorera bideratutako diru-alguntzak gehitu ditu, "sektorearekiko konpromisoa indartuz". 2022an 9.000 euroko diru-poltsa lotu du lehen sektoreko diru-laguntzak bideratzeko, iaz baino 3.000 euro gehiago. Baliabide materialak (ekipoa eta lehengaiak) erosteak eta proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren lanak kontratatzeak eta ustiategia ekoizteko makinak eta ekipoak erosteak eragindako gastuak ordaintzera bideratuko dira laguntzak.

Bestalde, auzo-lana sustatzeko 3.000 euro gorde ditu Elorrioko udalak. Baliabide materialen hornidurari dagozkion gastuak arintzeko diru-laguntzak emango ditu tokiko administrazioak.

Lehen sektoreko diru-laguntza jasotzeko eskabideak aurkezteko epea apirilaren 25era arte egongo da zabalik, eta auzo-lana sustatzeko laguntzen kasuan, maiatzaren 5era arte. Informazio gehiago www.elorrio.eus atarian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!