Jesus Muñiz Petralanda ondare historiko-artistikoko ikertzaileak gidatuko ditu bisitak. Udaletik aurreratu dutenez, basilika eta kanpandorrea bisitatzea urtean zeharreko eskaintza turistikoaren barruan ere egongo da.
Bisilikarakoa ez ezik, Elorrioko alde zaharra ezagutzeko bisitak ere antolatu ditu Turismo Bulegoak. Apirilaren 16ko zapatuan —euskaraz— eta 17ko domekan —gazteleraz— izango dira, 11:00etatik aurrera. Bertan, Zelaiko Atea, antzinako hiribilduko etxeak, gurutzadurak edo lorategi eta jauregi ugariak bisitatuko dituzte.
Erreserbak
Bisita gidatuetara joateko aldez aurretik eman beharko da izena 946 82 01 64 / 688 77 62 70 telefono zenbakietan ala turismoa@elorrio.eus helbide elektronikoan. Sarreren prezioa 3 euro da.