Zumelegiko egoiliarren obrak ikusgai egongo dira apirilean

Aritz Maldonado 2022ko api. 8a, 17:00

Zumelegiko egoiliarrek eginiko lanekin erakusketa antolatu dute Iturri kultur etxean. Hamabost lan ikusi ahalko dira bertan.

Lanek Elorrioko monumentuak eta paisaiak erakusten dituzte, batez ere. Antolatzaileek Ana Maria Marañon Cuevas artista egoiliarrarenak nabarmendu dituzte. 

Elorrioko Zumelegi zentroan aniztasun funtzionala duten 35 lagun bizi dira. Zentroan hainbat jarduera egiten dituzte, baita terapiarako eta aisialdirako ere, tartean pintura. 

Ordutegi berezia 

Erakusketa apiril osoan egongo da ikusgai. Baina Aste Santuko oporrak direla eta, ordutegi berezia egongo da erakusketa ikusteko. Hilaren11tik 22ra, hauxe izango da erakusketako ordutegia: 09:00-14:00; apirilaren 9an eta 30ean, zapatuak biak: 10:00-13:00. Domeketan itxita egongo da Iturri kultur etxea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!