Elorriarrek maiatzaren 2tik 19ra eman ahalko dute izena Uztaila Oparo programan

Anboto 2022ko api. 6a, 11:18

3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta hiri-kanpamendua antolatu dute. 5 eta 12 urte bitarteko umeentako, berriz, igeriketa ikastaro trinkoa egingo dute. 

Uda honetarako ere Elorrioko Udalak Uztaila Oparo programa antolatu dute. Progama horren bidez, herriko umeek diziplina anitzeko hainbat jarduerez gozatu ahal izango dute. “Aurten ere ilusio handiz diseinatu dugu gure txikiei zein nerabeei zuzendutako aisialdiko jarduera eskaintza zabala, osasungarria eta dibertigarria. Uztaila Oparon adin guztiak dira protagonista. Aurtengo edizioarekin batera berrikuntza bat dator: umeentzako igeriketa ikastaroak, uztailean kirola egiteko jarduera ludikoa. Gazteei zuzendutako jarduerak ere izango ditugu, eta laster xehetasun gehiago emango dugu”, adierazi du Maria Herrero Elorrioko Udaleko alkateordeak.

Izen-ematea maiatzaren 2tik 19ra egongo da zabalik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!