[BIDEOA] Iheskidek 'Gauak lehertu arte' abestiaren bideoklipa kaleratu du

Anboto 2022ko api. 5a, 16:28

Iheskide talde elorriarrak 'Gauak lehertu arte' kantuaren bideoklipa kaleratu du. Dani Sanchezek zuzendu du, eta besteak beste, Brigade Loco, Des-Kontrol eta Larru Beltzak taldeetako kideak agertzen dira. 

Elorrioko gaztetxean grabatu dute lana. 'Gauak lehertu arte' elorriarrek iaz kaleraturiko Gurean tinko diskoko abestia da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!