Fibromialgiaren eta neke kronikoaren gaineko hitzaldia emango dute Elorrion

Anboto 2022ko api. 2a, 09:53

Datorren asteko asteartean izango da.

Fibromialgiari eta neke kronikoaren sindromeari buruzko hitzaldia eskainiko dute apirilaren 5ean, 18:30ean, Elorrioko Iturri kultur etxean. Elorrioko Udalarekin batera Eman eskua elkartea da antolatzailea eta bertako presidentea den Antonia Gamerok emango ditu azalpenak. Gaixotasunari buruz eta gaixotasun horrek dakartzan zailtasunei buruz mintzatuko da, eta gaixotasunaren beraren ondoriozko egoeren aurrean zelan jokatu jakiteko informazioa emango du.

Eman eskua elkartea 2004. urtean sortu zuten fibromialgiak eta neke kronikoaren sindromeak eragindako hainbat afektatuk. Besteak beste, askotariko hitzaldi eta ekintzak antolatzen dituzte gaixotasuna gizarteratzeko eta kontzientziazioan sakontzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!