'Tipi-tapa, badator 22. Korrika' egitaraua antolatu dute Elorrion

Anboto 2022ko mar. 29a, 17:50
Artxiboko irudia (2019)

Korrika apirilaren 1ean pasako da Elorriotik, goizaldean, 06:55ean. Korrika Txikia 14:30ean izango da.

Martxoaren 31n Amurrion hasi eta apirilaren 10ean Donostian amaitu arte, milaka lagunek ‘HITZEKIN’ parte hartuko dute Korrikaren 22. edizio honetan. Korrikak euskaraz ekinez, eraginez eta eginaraziz Euskal Herria osoa zeharkatuko du eta Elorriora apirilaren 1ean helduko da. Elorriora Korrika goizeko 06:55an sartuko da Atxondotik eta udalak elorriar guztiak animatu ditu euskararen aldeko ekimenean parte hartzera.

Egun berean, apirilak 1, 14:30ean herriko txikienek Korrika Txikian parte hartzeko aukera izango dute. Korrika Txikia amaitu ostean, Disko Txiki Dantza Festa egongo da Herriko Plazan, 17:00ak arte. Ondoren, 19:00etan Fanfarrixok Elorrioko kaleak alaituko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!