1937an Aviazone Legionaria 213 zenbakidun eskuadrilla faxistak Elorrion egindako bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta, Memoria Historikoaren Laumunarrieta 1937 Elkarteak, Elorrioko Udalarekin lankidetzan, ekitaldi xume bat antolatu du martxoaren 31n eraso haren biktimak omentzeko.
Gainera, Laumunarrieta elkartetik Elorrioko Memoria Historikoa lantzen jarraituko dutela azaldu dute. Batetik, 1936- 1939 Memoria Historikoaren ibilbidea eta bestetik, 1936ko gerrari buruzko informazio-panelak jarri. Eta horretaz gain, gerra ondorengo diktaduran 1945- 1975 urteen arteko mugimendu kultural, sindikal eta politikoari buruzko informazioa eta grabazioak biltzen ari dira. Lan horretarako informazio edota testigantzak emateko, jasotzeko edo laguntzeko deia egiten die herritarrei, laumunaelorrio@gmail.com helbidera idatziz.