'Harria eta taladrina', Elorrioko industria ondarea balioan jarri gura duen aldizkaria

Maialen Zuazubiskar 2022ko mar. 24a, 13:40

Aldizkaria egiten aritu direnetako batzuk.

Herriko etxe guztietan banatuko dute aldizkariaren 0 zenbakia. Hurrengoa, 1 zenbakia, urte amaierarako argitaratzea aurreikusten dute. 

Elorrioko industria ondarean oinarritutako ikerketa-lan sakona egin dute eta industria ondarea ezgutaraztea eta zabaltzea du helburu  gaur aurkeztu duten aldizkari berriak. Idoia Buruaga Elorrioko Udaleko alkateak, Alazne Mendizabal Ondare zinegotziak eta Ainara Martinez AVIOPeko eta Ikusmira Ondarea enpresako kideak eman dute prentsaurrekoa. 

Gaur aurkeztutakoa 'Harria eta taladrina' aldizkariaren 0 zenbakia da, eta beste zortzi zenbaki kaleratuko dituztela azaldu dute prentsaurrekoan. "Elorrioko Udalaren helburua nor garen, nondik gatozen, zelan eraiki garen edo elorriar egiten gaituzten berezitasunak zeintzuk diren ikertzea eta ezagutaraztea da. Gainera, guzti hori genero-ikuspegiagaz landu dugu", azaldu du Alazne Mendizabal zinegotziak. 

Bestalde, aldizkarian industria ondarea zer den eta ikerketak zergatik merezi duen ageri dela azaldu du Idoia Buruaga alkateak. "Duela denbora gutxi 55 urte bete dira Elorrio, Ondare Muntzo izendatu zutenetik. Harrezkero, etengabe aritu gara lanean, eta urte hauetan guztietan gauza asko egin dira. Aldizkari honekin ondare industriala zer den eta zergatik merezi duen ageri da", adierazi du Idoia Buruagak. 

Ainara Martinez aldizkariaren egileetako batek, berriz, eskerrak eman dizkie ikerketa honetan parte hartu duten guztiei. "Hau talde lan itzel baten emaitza da, lan kolektiboa. Eta eskerrak eman gura dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten guztiei. Elorriarrok erakutsi diguzue benetan zen den zuen ondarea. Ondareari zuen ikuspuntutik begiratu diogu",aitortu du Martinezek. Horrez gain, urrian egindako bisita gidatuak beraiek egindako "polit eta berezienak" izan direla jakinarazi du Ikusmirako kideak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!