Berbaldi hauetako hizlaria Josu Viana da, jokoarekiko mendekotasuna gainditu zuen Zumarragako gaztea. Hitzaldiotan, berak bizitakoaz berba egiten du Josu Vianak, bere esperientzia pertsonalaz. Jokoaren arriskuak ikusaraztea eta gazteak adikzioetan ez jausteko aholkuak ematea da bere asmoa.
Berbaldia ikastetxeetan
Josu Viana Elorrioko eskoletan izan da dagoeneko, otsailean eta martxoan. Orain, bigarren saio bat eskainiko du herriko ikastetxeetan. Barikuan Elorrioko BHI institutuko ikasleekin egongo da, eta apirilaren 1ean Txintxirri Ikastolakoekin eta Lourdesko Amakoekin.