Zestoako Herri Krosaren 42. edizioa lehiatu zuten atzo eta gizonetan Aitor Mimenza elorriarrak irabazi zuen. Bi minutu pasako aldea atera dio bigarren sailkatuari eta bakar-bakarrik helmugaratu da. Duela bi urte ere berak irabazi zuen lasterketa hori. Mikel Azkaratek eta Jon Odriozolak osatu zuten podiuma.
Emakumeetan Nerea Etxeberriak irabazi zuen. Ainhoa Canseco sailkatu zen bigarren eta Aintzane Olaizola hirugarren.