Elorrio 2022ko Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartelaren bila dabil

Maialen Zuazubiskar 2022ko mar. 16a, 13:12

Elorrio 2022ko Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartelaren bila dabil.

Bi urteko etenaren ostean, Elorrioko Udalak irailaren 3tik 11ra ospatuko diren Ferixa Nausikoetarako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatuko du. Parte-hartu gura dutenek maiatzaren 27rako aurkeztu beharko dute beraien lana Herritarren Arreta Zerbitzuan. 

Udaletik jakitera eman dutenez, nahitaez ondorengo datu hauek agertu beharko dira kartelan: Ferixa Nausikoak 2022, Elorrio eta irailak 3-11.

Behin obra guztiak aurkeztuta, ekainaren 1etik 16ra, Iturri Kultur Etxean eta www.elorrio.eus webgunean lan danak egongo dira ikusgai. Gainera, herritarrek kartel gogokoenaren alde bozkatzeko aukera izango dute. 

Bestalde, udaleko ordezkariek, jai batzoardeak eta arte grafikoetako profesionalek osatutako epaimahai tekniko batek lehiaketako irabazlea erabakiko dute. Irabazleak 500 euroko saria izango du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!