"Berriz ere, bereziki zoriontsu egiten gaituen Oporrak bakean moduko programa berreskuratuko dugu. Saharar herriari laguntzea gobernu talde honen ezaugarrietako bat da, eta ekimen hau martxan jarrita. Herri horri, ume horiei, elkartasuna adieraztera animatu gura ditugu herritarrak. Harrera familiak behar ditugu", adierazi du Maria Herrero alkateordeak.
Udan, uztailean eta abuztuan, 2014an jaiotako adingabe saharrak hartzeko interesa duten pertsonek Oporrak Bakean programaren bidez egin ahal izango dute, eta martxoaren 25a baino lehen eman beharko dute izena. Informazio guztia Elorrioko Udalean edo 688 611 488 telefonora deituta jaso ahalko da.