'Nagusi aktiboak' programa martxan da Elorrion

Anboto 2022ko mar. 14a, 15:25

Adinekoen osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzeko 6.000 euro bideratuko ditu Elorrioko Udalak.

Sozializazioa eta zahartze aktiboa sustatzeko asmoz, Elorrioko Udalak Nagusi Aktiboak Jantoki Programa jarri du berriro martxan. Horrela, 80 urtetik gorakoek, ekimenarekin bat egin duten herriko jatetxeetan martxoaren 15etik abenduaren 15era bitartean kontsumitu ahal izango dituzten bazkari-bonuak jasoko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!