2020ko urrian izandako haizeteen ondorioz, hainbat zuhaitz erori ziren Mendraka inguruan, tartean haritz autoktono bi. Horrek Elorrioko Udalak eta Mendraka auzoko bizilagunak batu eta lankidetzan aritzea ekarri zuen. Hori horrela, Jakoba Errekondoren eta Errez koperatibaren laguntzagaz azterketa bat egin dute. Ikerketaren helburua zuhaitz batzuen osasun txarrak eragindako arriskuei eta klimatologiak eragindako ondoriei amaiera ematea da.
Behin azterketa eginda, lehenengo jarduketak egin dituzte Santo Tomas baselizaren inguruan. Eremu horretan hondatuta zeuden espezieen mozketa kontrolatua egin zuten, besteak beste.