Elorriok Bilbao Bizkaia Erreserbatu plataformagaz bat egin du

Anboto 2022ko mar. 10a, 12:54

Dagoeneko Turismo Bulegoan dagoen plataformak kultura, kirol eta gastronomia arloko 300 plan baino gehiago kontsutaltzeko eta zuzenean erreserbatzeko aukera ematen du. 

Elorriok turismoaren aldeko apustuan aurrera egiten jarraitzen du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bilbao Bizkaia Erreserbatu plataformarekin bat egin du. Plataformak lurraldeko 120 turismo-enpresaren jarduerak biltzen ditu, eta tokiko turismoa sustatzea eta bultzatzea du helburu. 

Proiektu honetara atxikitzean, Turismo Bulegoa off-line salmeta gunea izango da, jendearen eta plataformaren arteko bitartekari lanak eginez, prozesuan eta erreserba aukeratzean interesa duten pertsonei aholkuak emanez. 

Horrez gain, turismo-sektorearen aldeko apustuarekin erlazionatuta, Elorrioko Turismo Bulegoak Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren ziurtagiria jaso du. Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak sustatuta, kode horren helburua erakunde publiko eta pribatuen artean turismo arduratsuagoa eta jasangarriagoa sustatzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!