Elorriok Ferixa Nausikoetako nekazaritza eta artisautza azoka berreskuratuko du

Maialen Zuazubiskar 2022ko mar. 9a, 12:58

Azokan parte hartu gura dutenek ekainaren 15era arte aurkeztu ahal dituzte eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan. 

Elorrioko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, lanean ari dira 2022ko Ferixa Nausikoetako azokan. Azoka irailaren 4an izango da eta gehienez, 72 postu jarriko dira. Azokan parte hartu gura dutenek ekainaren 15eko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabideak Elorrioko Udalean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. 

Gainera, postuak hobeto ikus daitezen, hainbat multzotan sailkatuko dituztela azaldu dute: elikagai-produktuak, landare apaingarriak, loreak eta zuhaitzak, elikagaiez bestelako artisautza, txosnak eta standak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!