Larraitz Loizate Etxearte argazkilariak Noctis Photobookesekin lankidetzan Lanigredo lana aurkeztuko du. Inaugurazio ekitaldia gaur izango da 18:30ean Iturri Kultur Etxean.
Zuri-beltzeko argazki erakusketa da eta bertan asmatutako hiri batean oinarritutako liburuaren irudiak erakutsiko dira. "Modu pertsonalean sortutako irudiak dira, amesgaizto baten erritmoa markatzen dituzten ziztadak", azaldu du Larraitz Loizatek.