'OinHerri Herri Hezitzailea' ekimenagaz lankidetza hitzarmena sinatu du Elorriok

Maialen Zuazubiskar 2022ko mar. 2a, 13:39

Elorriok herri hezitzailea izan asmoz, lankidetza hitzarmena sinatu du OinHerri Herri Hezitzailea ekimenarekin. Helburua umeen eta nerabeen kultura ezagutzea, onartzea eta ikaskuntzan eta garapenean jolasak eta sormenak duten garrantzia balioestea da.

 

Gaztetxoekin egingo duten lehen ekintza maiatzean egitea aurreikusi dute. Hori Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako zuhaitza non eta zelan landatu erabakitzea izango da.

Horrez gain, proiektuan parte hartu gura duten talde eragileei martxoaren 23an 19:00etan egingo den batzarrean parte hartzeko deia egin diete udaletik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!