Gaur goizean Emakumeen Nazioarteko Eguna gogorarazteko eta aldarrikatzeko egitaraua aurkeztu dute Elorrion. Bertan, Idoia Buruaga Elorrioko alkateak eta Alazne Mendizabal Berdintasun politiketako arduradunak iragarri dutenez, aurten adinez nagusiak diren emakumeen egoeran jarriko dute arreta. "Egitaraua itzela da, oso potentea. Eta aurten adineko emakumeengan jarri gura izan dugu fokoa", esan du Idoia Buruaga alkateak. "Orokorrean zahartzaroa ezkutuan dago, emakumeena oraindik eta gehiago. Tamalez, gaur egun ez da oso kontuan hartzen zahartzaroak zer suposatzen duen, eta gai horri buruz berba egiten dugunean, oso klixe estereotipatutakoak aktibatzen zaizkigu", gaineratu du Alazne Mendizabal zinegotziak.
Horrez gain, alkateak Elorrioko Udaleko Berdinatsun Sailak urte osoan zehar egiten duen lana azpimarratu gura izan du. "Berdintasun sailetik egiten ari diren lan itzela goraipatu eta balioan jarri gura dut. Urteko egun guztietan lan itzela egiten dute eta", esan du alkateak.
EGITARAUA
MARTXOAK 5
8:30 Urkiolarako mendi ibilbidea. Plazatik irtenda.
MARTXOAK 6
Emakumeentzako kirol saioak
10:15-11:15 Pilates saioa. Kiroldegiko kantxan
11:30-12:30 Aerobic saioa
MARTXOAK 7
18:00 Sare sozialei eta bideo-jokoei begirada bat berdintasunetik hitzaldia. Iturri Kultur Etxean.
MARTXOAK 8
Goizean zehar hezkidetza kalera. Ganondon, frontoian eta plazan.
18:30 Elorrioko Asanblada Feministak deituta manifestazioa. Herriko plazatik hasita
MARTXOAK 9
10:00-11:30 Elikadura burujabea eta nagusiak tailerra. Hizlaria: Isa Alvárez. Aldatsekuan.
17:00 Ipuin kontalaria. Sorgina Txirulina. Emakumeak paregabeak eta berdintasuna. Iturri Kultur Etxean.
18:00 Andrazaharren errealitatea. Hizlaria: Nerea Almazán. Aldatsekuan.
MARTXOAK 10
11:00-13:00 Topaketa. Non eta zelan daude Elorrioko andrazaharrak?
19:00 Luze edo motz. Umorezko emanaldia. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Plazan
MARTXOAK 12
16:30 Rugby partida. Elorrio-Gernika
MARTXOAK 15
18:30 Bertso saio literarioa. Idazlea: Mari Luz Esteban. Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza.