Asteburuan Mallorkan pistako Espainiako omnium eta madison txapelketak jokatu dira. Bertan eskualdeko txirrindulari bi egon dira Ziortza Isasi elorriarra eta Illart Zuazubiskar abadiñarra.
Isasik Ana Usabiagaz batera brontzezko domina eskuratu du madison proban. Eta omniumean laugarren izan da.
Zuazubiskar, berriz, zazpigarren izan da omniumean eta bederatzigarren madisonean.