Elorrioko Udalak hainbat lan egin ditu Arriola Antzokiko Ateneoan dauden eta herriko rock taldeentzako entsegu-leku moduan erabiltzen diren bi lokaletan. Lokal horiek txukuntzeko bost jarduketa egin dira eta 15.000 euro bideratu dituzte. Hauek dira egindako lanetako batzuk: sabaietako panel guztiak berritu, argi ez zuzenaren instalazioa hobetu eta aireztapen-sistema osoa berritu, besteak beste.
"Egindako hobekuntzek lokal horiek partekatzen dituzten taldeek helarazi dizkiguten eskaerei eta beharrizanei erantzuten diete, eta gazteen topagune bat dela kontuan hartuta, ezinbestekoa zen haiei erantzun bat ematea eta haien beharretara hobeto egokitzen den espazioa izatea", azaldu du Julene Lazkano zinegotziak.