Emakumeentzako alfabetatze eta ahalduntze ikastaroa hasiko da otsailaren 21ean Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2022ko ots. 14a, 08:25

Ikastaroa otsailetik ekainera eta irailetik abendura egingo da. Martitzen eta eguenetan, 9:30etatik 12:00etara. 

Elorrioko Udalak, Zabaltzen Sartu kooperatibarekin elkarlanean, emakumeei, batez ere migratzaileei eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenei, zuzendutako alfabetatze eta ahalduntze programari ekingo dio berriro.

Ikastaroa otsailaren 21ean hasiko da eta martitzen eta eguenetan emango dute, Ametsolan; 9:30etatik 12:00etara. Ikastaroaren helburua irakurketa-idazketarekin, ahozko eta idatzizko ulermenarekin, oinarrizko eragiketa matematikoekin eta abarrekin erlazionatutako ekintzak bultzatzea da. Baita emakumeen aktibazioarekin eta ahalduntzearekin erlazionatutako gaiak jorratzea, emakume horiei eguneroko bizitzarako autonomia handiagoa ematea. 

Iaz 13 pertsona ikastaroan
Iazko ikastaroan 30 eta 58 urte bitarteko 13 emakumek parte hartu zuten: Marokoko, Pakistango, Errumaniako, Brasilgo eta Senegalgo 13 emakumek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!