"Parte-hartzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, herritarren iritzia aintzat hartuta, eta prozesu parte-hartzaile honetan argi geratu da herritarrek Elorrioko etorkizunarekin zerikusia duten proiektuetan parte hartu gura dutela. Herritarren partaidetza funtsezkoa da politika ulertzeko eta gobernatzeko dugun moduan", azaldu du Idoia Buruaga alkateak.
Hurrengo pausoa udal arloetako teknikariekin edo arduradunekin azken kontrastea egitea izango da. Behin erabakia hartuta, lizitaziora aterako dute behin betiko proiektuaren idazketa.