Elorrioko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berditasun sailak sustatutako Emakumeentzako Sostengu Taldea martxan da. Programa hori emakume izateagatik bizi-egoera gogorrak jasaten ari diren edo jasan izan dituzten emakumeei zuzenduta dagoela jakitera eman dute udaletik. Zerbitzu berri horrek genero indakeriaren aurkako Estatu Itunaren finantzaketa du, eta iaz herrian egindako proiektu pilotu batean oinarritzen da.
Zerbitzua taldeka eta banaka emango da, emakume bakoitzaren beharren eta eskarien arabera. Maite Blanco psikologoak zuzendutako saioan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa izango da. Izen ematea otsailaren 10a baino lehen egin beharko da. 94 657 08 09 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@elorrio.eus helbidera idatzita.