Azaroko osoko bilkuran 2021-2025 Turismoaren Plan Estrategikoa onartu zuen Elorrioko Udalak. Udaletik jakitera eman dutenez, herria ekonomiaren ikuspegitik aktibatu eta sustatuko duen eredu turistiko jasangarria, inklusiboa, euskalduna, zeharkakoa eta genero ikuspegia duena bultzatzen jarraitzeko da.
Gainera, plan honen bitartez, Elorrio turismo jomuga gisa finkatzeko oinarri estategikoak, helburuak eta hainbat ekintza-plan ezarri dituzte, ondarea eta kultura babestuko dituen turismo jasangarria sustatuz.
Bestalde, planak bost helburu hauek dituela adierazi dute: Elorrioren sustapena hobetzea, identitatea transmititzen duen irudia landuz; gobernantza-eredua ezartzea; turismoari bultzada emateko politikak eta jarduerak garatzea; Elorrio turismo jomuga gisa sendotzea; herritarrak turismoaren parte bihurtzea, bizikidetza sustatuz eta euren herriko anfitrioi bilakatuz; eta hainbat eragilerekin sinergiak sortzea.
Horrez gain, plana "bizirik egoteko" asmoarekin sortu dela azaldu dute udaletik. Beraz, edozein iradokizuni zabalduta dagoela jakitera eman dute.