'Katxue' eta Bellon gogoratzeko ekitaldia egingo dute Elorrion, otsailaren 5ean

Anboto 2022ko ots. 1a, 15:18

Artxiboko irudia.

Jose Maria Aranzamendi 'Katxue' eta Arkaitz Bellón gogoratzeko ekitaldia egingo dute otsailaren 5ean, 13:00etan, Elorrioko plazan.

1997an Alcalá Mecon (Madril, Espainia) hildako Jose Maria Aranzamendi 'Katxue' eta 2014an Puerto de Santa Mariako (Andaluzia, Espainia) kartzelan hildako Arkaitz Bellon gogoan izateko ekitaldia deitu du Egiari Zor fundazioak. "Egia, aitortza, justizia eta erreparazioa zor diegu", azaldu du Egiari Zor fundazioak.

"Beharrezkoa da presoek eta haien senideek jasandako biolentziak, zuzenekoak eta zeharkakoak, eta jasandako giza eskubideen urraketak aitortzea. Beharrezkoa da salbuespenezko espetxe sistemak eragin dituen urraketen egia itzaletik argira ateratzea. Baina are garrantzitsuagoa da, behingoz desagerraraztea oraindik bizirik dirauen zeharkako indarkeria instituzionala. Sufrimendu eta eskubide urraketa gehiago ekiditeko", azaldu dute fundazioko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!