Elorrioko Udala herriko lehenengo Zarata Mapa egiten hasiko da, industria-lurzoruetatik gertu dauden bizitegi-eremuetan industriako zaratak eta kutsadura akustiko mailek duten eragina kuantifikatzeko eta baloratzeko. "Elorrion industriaren zaratari lotutako eragozpenak dauden herriko eremu jakin batzuetako herritarrek kezka dute, eta zarata mapa horrek eragin akustikoa neurtzeko, soinu-kalitatea hobetzeko eta presio mailak murrizteko ekintza-plan zehatzak azertzako aukera emango digu", azala du Idoia Buruaga alkateak.
Neurketak Tecnaliak eta Acusmediak egingo dituzte, Metal Smelting, Besaide eta Eroskiren Zentralaren inguruan. Neurketa horiek ezberdinak izango dira, 24 ordukoak egongo dira, baita ordubetekoak ere, goizez, arratsaldez zein gauez.