Elorrioko Udalak gogoratu du astelehenean amaituko dela Kurutziagako bidegurutzea berritzeko proiektuan botoa emateko aukera. 16 urtetik gorako herritarrek bi aukeren artean bozkatu beharko dute. Udalak dioenez, erabakia "mugarria" izango da, "trafiko-arazoeik amaiera emateko eta mugikortasun seguruago bat lortzeko". Oraindik iritzia eman ez duten herritarrek udaletxean eta Iturri Kultur Etxean ipinitako hautetsontzietan eman dezakete botoa. Udalaren web orrian ere badago botoa emateko aukera.