'Exodoa: Hondakinak aterpe' erakusketa ikusgai Iturri Kultur Etxean

Anboto 2022ko urt. 25a, 12:00

Erakusketak Andoni Lubaki argazkilari-kazetariaren 40 irudi ditu. Bestalde, areto horretan bertan Karlos Zurutuza kazetariak zuzendu duen dokumentala egongo da ikusgai. 

Otsailaren 25era bitartean Iturri Kultur Etxeak 'Exodoa: Hondakinak aterpe' argazki erakusketa eta dokumentala hartuko ditu. Euskal Fondoak, Lankidetzarako Euskal Toki Erakundeen Elkarteak, kudeatutako proiektua da, eta Ankarako erasoaldi historikoen ondoren kurdu-siriarrek bizi duten errealitatea erakustea du helburu. Karlos Zurutuzaren dokumentalak, berriz, 22 urteko neska ikasle kurdu baten historia kontatzen du. 

Erakusketa eta dokumentala Iturri Kultur Etxean egongo dira ikusgai otsailaren 25era bitartean, 9:00etatik 20:00etara. 

Lankidetza hitzarmena
2010etik Elorrioko Udalak eta Euskal Fondoak lankidetza hitzarmena dute. "Udaletik hainbat lankidetza-proiektu gauzatzeko laguntzen jarraituko dugu, eta gure espazioak ere lagako ditugu, nazioarte mailako lanei ikusgaitasuna emateko", azaldu dute udal arduradunek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!