Eguen goizean izan zuten udal zerbitzuek gertakarien berri. "Zumelegi ibaian, Nizeto Urkizuko zubiaren parean, uher grisaxka eta trinkoa agertu zen", dio oharrak. Udal iturrien arabera, isuria Atxondora ere iristen da. "Oraingoz, Ertzaintzak argiketa bat ireki du ingurumen-delitu posiblea dela eta, eta ibai-ibilbideen arloan eskumena duten organoak -URA eta Natura Ondarearen Zerbitzua- dagoeneko gertatutakoaren jakinaren gainean daude".