Elorrioko Udaltzaingoaren oposaketan izena emateko epea otsailaren 17ra arte luzatu dute

Anboto 2022ko urt. 21a, 10:11

Bost udaltzain plaza aterako dituzte lehiaketa publikora. Gaur egun hutsik dauden guztiak.

Deialdian egindako forma akats batzuk direla eta, Elorrioko Udalak otsailaren 17ra arte luzatu du bost udaltzain plazetan izena emateko epea. Modu horretan, gaur egun hutsik dauden bost plazak, guztiak, beteko dituzte oposizio-lehiaketa bidez. Udalak bitartekotasun-tasa murrizteko eta Toki Administrazioko enplegua egonkortzeko lanetan jarraitu gura duela adierazi du. Orrialde honetan eskabideak egiteko informazioa eta oinarriak topatu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!