Elorrioko Udalak Eskola Publikoko jolastokia eraldatzeko planarekin aurrera jarraitzen du. Gaur egun, prozesuaren bigarren eta hirugarren faseak idazteko lanak egiten ari dira, eta 2022ko udan erdiko patioaren ezkerraldean zentratuko den bigarren fasea gauzatzea aurreikusten dute.
Joan den ikasturtean, eraldaketa-planaren lehen faseko obrei ekin zitzaien. Fase horretan, haur-hezkuntzako gunean estalki berria jarri zuten, zoladura ordezkatu eta jolas-gunea birgaitzeko lanak egin zituzten.