Elorrioko zortzi kirolarik banakako kirolerako laguntzak jaso dituzte

Anboto 2022ko urt. 18a, 13:27

Motoziklismoan, parapentean, eski egokituan, triatloian, runningean eta txirrindularitzan lehiatu diren kirolariek jasoko dute diru laguntza. 

Kirola sustatzen jarraitzeko eta herriko kirolariei kirol-jarduerak eragindako gastuei aurre egin ahal izateko laguntza ekonomikoa emateko duen konpromisoaren barruan, Elorrioko Udalak banakako kirola egiteko diru- laguntzak ematea onartu du, 2021ean lehiaketa ofizialetan banaka parte hartu duten herriko zortzi kirolari diruz lagunduz.

Guztira, motoziklismoan, parapentean, eski egokituan, triatloian, runningean eta txirrindularitzan lehiatu diren eta erkidego, estatu edo nazioarte mailako txapelketetan parte hartu duten Elorrioko zortzi kirolarik, datozen asteetan jasoko dute diru-laguntza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!