Kantu berria publikatzeaz gainera, hirukote gisa jarraituko dutela adierazi du taldeak; Nerea Lersundik taldea utzi zuenetik hainbat lagunekin probak egin ditu talde elorriarrak, eta egindako ahalegina eskertu gura izan diete lagun horiei, baita ere. Gorka Molero, Karlos Gomez eta Miguel Leon izango dira Han hemendik aurrera.
Abestia entzuteko sakatu hemen.
Han taldeak 2015ean kaleratu zuen izen bereko diskoa. Bonberenean (Tolosa, Gipuzkoa) grabatu zuten Karlos Osinagarekin.