Hiru bizikleta elektriko Elorrioko Udaleko langileek laneko joan-etorriak egiteko

Elorrioko Udalak bat egin du Durangaldeko Mankomunitateak eta Orbeak sustatutako ekimenarekin. 

Mugikortasun jasangarria sustatzeko, Elorrioko Udalak bat egin du Durangaldeko Mankomunitateak eta Orbeak sustatutako ekimenarekin, eta dagoeneko hiru bizikleta elektriko ditu udaleko langileen artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. Hori horrela, langileek bizikleta elektrikoak erabili ahal izango dituzte garraio jasangarri eta ez-kutsatzailerako alternatiba gisa. Bizikletak urtarrilaren 25era bitartean erabiliko dituzte. 

Gainera, aste honetan, udaleko langileek bizikleten erabilera egokia bermatzeko prestakuntza jaso dute. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.