Iratxe Mediavilla eta Zugaitz Ayusoren Malda Bikes dendaren erakusleihoa saritu dute

Maialen Zuazubiskar 2022ko urt. 12a, 14:10
Malda Bikes-eko kideak: Gorka Goitia, Iratxe Mediavilla eta Zugaitz Ayuso

Bizkaidendakek antolatutako lehiaketan lehenengo saria irabazi du Iratxe Mediavilla elorriarraren eta Zugaitz Ayusoren Malda Bikes dendak.  

Deustoko Malda Bikes dendak Bizkaiko erakusleiho onenaren saria irabazi du. "Erakusleihoa polit gelditu zitzaigun eta jende askok zoriondu gintuen. Hala ere, ez genuen espero lehiaketa irabaztea", azaldu du Iratxe Mediavillak. Leihaketan 240 komertzio baino gehiagok parte hartu dute. 

Bikoteak Elorrion zabaldu berri du beste denda bat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!