Elorrioko Udalak Whatsapp eta Telegram kanalak jarri ditu martxan

Anboto 2022ko urt. 11a, 09:49

Herritarrei informazioa helarazteko Whatsapp eta Telegram informazio kanalak jarri ditu martxan Elorrioko Udalak.

Elorrioko Udaletik azaldu dutenez, zerbitzu hauen helburua herritarrak modu erraz eta zuzenean informatuta izatea da. "Beste pauso bat eman dugu elorriarrek udal jardueraren egunerokotasunean gertatzen den guztiaren berri izan dezaten, udal arlo guztietako obra, proiektu, laguntza ekonomiko, zerbitzu berri eta kanpainei buruzko albisteak bidalita", azaldu du Maria Herrero alkateordeak.

Gainera, zerbitzu hauek gehituta "herritar guztiengana" heldu gura dutela azaldu dute gobernu taldetik.

Zerbitzuetan alta eman gura dutenek ondorengoa egin beharko dute. Whatsapp zerbitzura sarbidea izateko 747 448 832 telefonoa kontaktuen zerrendan gorde beharko da eta ALTA testua bidali bertara. Telegram bidez informazioa jasotzeko berriz, nahikoa izango da plataforman Elorrioko Udalak duen kanalarekin bat egitea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!