Pantxo Cruz musikari elorriarra hil da

Anboto 2022ko urt. 10a, 16:30

Arantza eta Pantxo taldeko Pantxo Cruz hil da. Musikari argentinarra 69 urtegaz zendu da.

Argentinan sorturikoa izan arren, eskualdean bizi izan da urte askoan Pantxo Cruz (Argentina, 1952). 1997az geroztik gainera, Arantza Salterainegaz batera herriz herri eta plazaz plaza aritu da kantuan. Arantza eta Pantxok beraien musika ibilbide luzean disko bi kaleratu dituzte, azkena 2017an, Todo Cambia izenekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!