Uholde arriskuagatik Zumelegi ibaiaren inguruan ez aparkatzeko eskatu du Elorrioko Udalak

Anboto 2022ko urt. 9a, 22:03

Uholde arriskutik babesteko errekara ez hurbiltzeko eta, ahal den neurrian, inguruan aparkatuta egon daitezkeen autoak kentzeko eskatu die udalak elorriarrei.

Euriteen ondorioz, Zumelegi ibaiaren ur-goraldia dela eta, Elorrioko Udalak herritarrei eskatu die "kontu handiz" ibiltzeko datozen orduei begira, uholde arriskutik babesteko. Besteak beste, ibaira ez hurbiltzeko eta, ahal den neurrian, inguruan aparkatuta egon daitezkeen autoak kentzeko eskatu die udalak elorriarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!