'Apaiz kartzela' dokumentala aurkeztuko dute Elorrion

Anboto 2021ko abe. 28a, 11:47

Abenduaren 30ean izango da, Arriolan. Ritxi Lizartza filmaren zuzendaria eta Xabier Amuriza aurkezpen lanetan ariko dira.

Dokumentalean errepresio frankista salatzeagatik Zamorako (Espainia) apaiz kartzelan 1968 eta 1976 urteen artean preso egondako lau apaizen testigantza kontatzen da. Xabier Amuriza da protagonistetako bat, bertan egon baitzen preso. Lauren kontakizunak eta esperientziak osagai nagusitzat hartuta, Ritxi Lizartzak eta Amurizak errepresioaren ezagutzak eta bizipenak partekatuko dituzte bertaratutakoekin. Sarrera doakoa da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik erreserba egitea. Edozelan ere, bertaratzen direnek segurtasun neurriak bete beharko dituzte. Ekitaldi hau Laumunarrieta elkarteak eta Elorrioko Udalak antolatu dute elkarlanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!