Bost udaltzain-postu betetzeko deialdia irekita Elorrion

Anboto 2021eko abenduaren 27a

Oposizio bidez erabakiko dira udaltzain postuak.

Elorrioko Udalak jakitera eman duenez, gaur argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Elorrioko Udaleko bost udaltzain postu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko EEParen deialdia. Prozesuan izena emateko epea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean irekiko da.

Oposizio honen helburua udaltzaingoaren bitartekotasun-tasarekin amaitzea eta enplegua egonkortzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!